Urtarrileko bigarren astetik erregistratutako zenbateko handiena da azken astekoa; urtarrilaren 4tik 10era hamaika heriotza zenbatu ziren Debagoienean, eta ordutik azken hau izan da datu latzena. Azken hilabeteei erreparatuta, otsailean, guztira, zazpi debagoiendar zendu ziren, martxoan beste zazpi, eta apirilean zortzi izan dira.
Dagoeneko, pandemia hasi zenetik 166 dira bailaran gaitzaren ondorioz hil direnak: 85 Arrasaten, 37 Bergaran, hemeretzi Aretxabaletan, hamalau Oñatin, zortzi Eskoriatzan eta bana Antzuolan, Aramaion eta Elgetan.
Hego Euskal Herrian, 5.350 hildako
Iazko martxotik hona, 5.350 lagun hil dira Hego Euskal Herrian, koronabirusaren ondorioz: 4.187 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 1.163 Nafarroan.