Beste 59 positibo baieztatu dira Debagoienean

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 28a, 12:29

Berriro ere gora egin dute positiboek eskualdean: hemeretzi atzeman dira Arrasaten, hamahiru Oñatin, bederatzi Bergaran, sei Eskoriatzan, eta launa Aretxabaletan, Antzuolan eta Elgetan. 

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

Aramaio eta Leintz Gatzaga izan ezik Debagoieneko gainerako herriak eremu gorrian daude. Ondorioz, arau zorrotzagoak bete behar dituzte horietan; honako hauek: 

  • Itxiera perimetrala. Udalerria perimetralki itxita dago, eta alboko herrietara joan ahal izango da, bakarrik, erosketak edo kanpoko kirola egiteko.
  • Ostalaritza barruak. Establezimenduen barnealdeetan egoteko ordutegia egongo da: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era. Terrazak orain arte bezala zabalik egon daitezke.
  • Kirola barruan. Gune itxietan kirola egiteko, taldeek ezingo dute lau laguneko kopurua gainditu, kirolari federatuak eta profesionalak izan ezik. Aldagelak eta dutxak ezingo dira erabili, igerilekuetan izan ezik –gune horietan %35eko edukiera baimenduta dago, eta baita dutxak bakarka erabiltzea ere–.

Mapa berria, gaurtik aurrera

Gaurtik aurrera, neurri murriztaileak indarrean dituzten udalerriak gorriz markatuta egongo dira goiena.eus-eko mapan. Hala, Aramaio eta Leintz Gatzagak ere 400ndik gorako intzidentzia duten arren, neurririk indarrean ez dutenez, ez dira gorriz agertuko momentuz.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herrian 1.025 positibo

Atzo, 12.137 proba egin zituzten EAEn, eta, haietatik, 7,2% izan ziren positiboak, 869 hain zuzen ere: 98 Araban, 405 Bizkaian, 356 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi direnen artean. Hala, EAEko intzidentzia tasa da 540,80 (-6,09).

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 99  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 184 gaixo larri daude zaintza intentsiboko unitateetan (aurreko egunean baino bost gutxiago). Guztira 542 lagun daude ospitaleetan.

Nafarroan, 2.920 proba egin zituzten atzo eta horietatik 156 izan ziren positibo (aurreko egunean baino 23 gehiago), positibotasun tasa %5,3 izanik. Bestalde, 205 gaixo zeuden atzo ospitaleratuta (astelehenean baino bi gehiago) Foru Erkidegoko ospitale-sareko zentroetan. Atzo 19 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bost ZIUetan, eta bi pertsona hil ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak