Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Intzidentzia-tasa metatuei dagokienez, zenbatekoek gora egin dute positibo gehien atzeman diren herrietan: Arrasaten 774,39koa da tasa eta Bergaran 565,31koa.
Dena den, eskualdeko herri gehienetan behera egin dute intzidentziek (Antzuolan, Aramaion, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Oñatin), izan ere, duela hamalau egun hautemandako kasuak atzo atzemandakoak baino gehiago izan ziren. Bestetik, berdin mantendu dira Elgeta eta Leintz Gatzaga.
Datu guztiak daude eguneratuta beheko mapan:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
EAEn, 774 positibo
Positiboek goranzko joerarekin jarraitzen dute Gipuzkoan eta Bizkaian, eta Araban, berriz, behera egiten ari dira. Atzo 12.562 PCR eta antigeno proba egin zituzten erkidegoan eta %6,2k eman zuen emaitza positiboa; alegia, 774 pertsonak. Lurraldeetan banatuta, 341 kasu baieztatu ziren Gipuzkoan, 340 Bizkaian, 82 Araban eta hamaika bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
Aipatutako joeraren isla da beheko grafikoan adierazten dena. Lurralde bakoitzeko intzidentzia-tasen bilakaera ageri da bertan (uztailaren 6tik atzora arte), eta argi ikus daiteke Gipuzkoaren eta Bizkaiaren goranzko joera. Araba, baina, behera egiten ari da eta 400era gerturatzen ari da.
Beste adierazle bati erreparatuta, gehiegi aldatu gabe jarraitzen du oinarrizko birsorkuntza tasak. 1,02 eta 1,04ren artean dago azken astean, baina ez du lortzen 1etik behera kokatzea. Pandemiaren hasieratik erregistratutako datuak ageri dira behean:
Bestalde, Nafarroan, positibotasunak behera egin du eta egindako 2.358 proben %5,5ek eman du emaitza positiboa; hau da, 130 lagunek.
Eta bukatzeko, ospitaleetan, datuek zertxobait hobera egin dute. Aurreko egunean baino 28 lagun gutxiago daude ingresatuta (hiru gutxiago ZIUn eta 25 gutxiago plantan). Halere, atzo 91 pertsona ospitaleratu zituzten eta 732 daude guztira erietxeetan; horietatik 189, ZIUn. Nafarroan, berriz, 22 lagun ingresatu zituzten atzo eta 203 daude guztira ospitaleetan; 40, ZIUn.