Gradu-amaierako euskarazko proiektu onenak saritu ditu Mondragon Unibertsitateak

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko api. 26a, 16:00

Gradu-amaierako euskarazko proiektuen sariketa, gaur.

Mondragon Korporazioarekin batera eman dituzte gaur sariak  Arrasaten duen egoitza nagusian, eta Markel Azkue Etxeandia eta Garazi Eizmendi Iribar izan dira bi sarituak.

Lehen sariaren irabazlea Markel Azkue Etxeandia izan da, Ikerlanentzat egindako "Li-ioi baterien degradazio-ereduen garapena, transferentzia bidezko ikaskuntza-metodoen bidez" lanagatik eta 1.500 euroko saria jaso du. Bigarren sariaren irabazlea Garazi Eizmendi Iribar izan da, Danobatentzat egindako proiektu honengatik: "Eskaintza arloko kostu sistema baten optimizazioa eta eskaeren konplitzea bermatzen duten dinamiken ezarpena". Kasu honetan, 500 euroko saria eman diote.

Hamar urteko ibilbidea

Sariok duela hamar urte sortu ziren, Mondragon Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten. Mondragon Korporazioak erronka hori jasoa zuen bere Plan Estrategikoan, eta 2010ean lantalde bat sortu zuen, Korporazioko eta Unibertsitateko kideez osatua, sariak abian jartzeko.

Guztira 785 proiektu garatu dira Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Goi Eskola Politeknikoan eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Horietatik 291 euskaraz egin dira, alegia, %37,1. Mondragoneko kooperatibetan 171 proiektu landu dira, horietatik 54 euskaraz. Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko handia dute, eta euskaraz ongien idatzitakoak izan dira sarituak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak