Beste 290 kasu positibo Gipuzkoan

Oihana Elortza 2021ko api. 25a, 13:53

Azken datuekin alderatuz, 68 positibo gutxiago zenbatu dituzte Gipuzkoan, baina frogak ere gutxiago egin dituzte. Guztira 685 kasu baieztatu dituzte azken orduetan EAEn, eta horietatik 290 izan dira Gipuzkoan.

Osakidetzak emandako datuen arabera, atzo, 8.876 froga diagnostiko egin zituzten (aurrekoan baino 3.417 gutxiago) eta horietatik 685 izan dira positibo; %7,7. Lurraldeka: Bizkaian atzeman dira gehien, 317; Gipuzkoan 290 eta Araban 74. Beste erkidego edo toki batzuetako lau kasu ere egon dira.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 72 pertsona ospitaleratu zituzte atzo EAEn, eta gaitz hori duten 188 pertsona daude ZIUn, atzo baino bi gehiago.

Nafarroan, 2.108 froga -PCR eta antigeno- egin dituzte azken orduetan eta 143 lagunek positibo eman dute. Atzo 199 pertsona zeuden ingresatuta Nafarroako ospitaleetan COVID 19 gaitzagatik, horietatik 39, ZIUn. Pertsona bat hil zen gaitzagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak