Xabier Egibar: "Ibilbide-orria garatu, eta prozesu eraldatzailean inbertitzen jarraitu beharko du Laboral Kutxak"

Imanol Beloki Unamuno 2021ko api. 24a, 11:02

Auditorioan batutakoak.

Bilboko Euskalduna Jauregiko entzunareto nagusian elkartu ziren atzo, egubakoitza, Laboral Kutxako bazkideak urteko batzar nagusia egiteko. Besteak beste, onartu egin zituzten 2020ko ekitaldiko kontuak eta baita proposatutako gai-zerrendako gainerako puntuak ere.

Txomin Garcia Laboral Kutxako lehendakariak hartu zuen hitza lehenbizi ekitaldian hitza, eta entitateak etorkizun hurbilean aurrez aurre izango duen egoera ekonomiko korapilatsuaren zertzelada batzuk eman zituen, honakoa esanez: "Mugikortasunari jarritako mugek itzalaldia eragin zuten mundu osoko ekonomian, eta shock bikoitza sortu zen: eskaintzarena eta eskariarena. Hori erabakigarria izan da aurreko ekitaldiko ibilbide ekonomikoan, eta, gaur-gaurkoz, zalantzaz beteta jarraitzen dugu".

Horrekin batera, batzarrak onetsi egin zuen 2020ko kudeaketa eta urteko kontuak: 84,7 milioi euroko irabazia, % 21,20ko CET1 kaudimen-maila eta % 3,31ko berankortasun-tasa.

2021eko Gestio Plana eta bultzada eraldatzailea

Ondoren, Xabier Egibarrek hartu zuen hitza, Laboral Kutxako zuzendari nagusiak. 2020-2022 Plan Estrategikoan ezarri ziren aldi bereko bi agendak gogorarazi zituen, bi helburu dituztela esanaz: Core negozioa optimizatzea eta, bide batez, entitatea eraldatzea. Finantza-erakundeko lehen exekutiboak azaldu zuenez, "gaur egun bizi dugun egoera dela eta, helburuak eta lehentasunak zehatz-mehatz aztertu behar izan ditugu, pandemiaren eraginak gestio-parametro guztietan sartzeko. Halere, Xabier Egibarren hitzetan, "analisiaren ondorio nagusien arabera, Laboral Kutxak osotasunean garatu beharko du bere ibilbide-orria, eta prozesu eraldatzailean inbertitzen jarraitu beharko du, etorkizuneko lehiarako agertokia prestatzeko". Hartara, 2021eko ekitaldirako jarduketa-esparruan hiru ardatz handi uztartu beharko direla azpimarratu zuen: Bezeroarenganako eta merkaturako orientazioa,, kontrola eta bultzada eraldatzailea.

Jasangarritasun programa

Jasangarritasunaren arloan, Gaztenpresa Fundazioaren bidez 256 mikroenpresa eta 500 lanpostu sortzea lortu du entitateak, bai eta CO2 isurtzeak % 83 txikitzea ere. Hala, Laboral Kutxak gai horretan duen posizionamendua sendotuko duela ere adierazi zuten.

Klima-aldaketak aspalditxotik dituen eragin sozial eta ekonomikoak gogorarazi zituen Egibarrek. Beharrezkotzat jotzen du jasangarritasun-
irizpideak ezartzea eta estrategia bat zehaztea, bermatuko dituena, batetik, gero eta zorrotzagoak diren arauak (ingurumenekoak, sozialak eta gobernantza on korporatiboari buruzkoak) betetzea eta abar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak