Elgetan izandako kasuak nabarmentzekoak dira; izan ere, urtarrilaren 26tik ez da izan positiborik bertan.
Intzidentzia metatuari dagokionez Aretxabaletakoa jaitsi egin da zertxobait, eta dagoeneko 1.000tik behera dauka (974,58). Gainerakoek antzera jarraitzen dute.
Datu guztiak daude eguneratuta beheko mapan:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian 1.164 positibo
Atzo, 10.907 proba egin zituzten EAEn, eta, haietatik, 978 positiboak izan ziren, hau da, %9,0. Lurraldeen arabera: 117 Araban, 431 Gipuzkoan, 425 Bizkaian eta bost Euskaditik kanpo bizi direnen artean.
Ospitaleen egoerak okerrera egiten jarraitzen du. COVID-19aren ondorioz, 114 pertsona ospitaleratu zituzten atzo (eguaztenean baino 20 gehiago) , eta COVIDa duten 173 pertsona daude zaintza intentsiboko unitateetan (aurreko egunean baino zortzi gehiago). Ospitaleratuta dauden gaixoak, ostera, 554 dira (eguaztenean baino bost gehiago).
Nafarroan 186 kasu atzeman zituzten atzo. Gainerako datuak oraindik ez dituzte eman.