179.610 lagunek jaso dituzte txertoaren bi dosiak

Uxue Igarza Loiola 2021ko api. 21a, 13:57

Azken datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegora 768.300 dosi iritsi dira momentura arte, eta horietatik 655.137  jarri dira. Bestetik, Osasun Sailak azaldu du 40.520 gordeta daudela, bigarren dosia "bermatu ahal izateko".

Gaur bertan eguneratutako datuen arabera, 295.917 lagun dira txertoaren lehenengo dosia bakarrik jaso dutenak eta 179.610ek jaso dituzte biak.

Txertaketa-taldeei erreparatuta, Osasun Sailak jakinarazi duenez, zentro sozio-sanitarioetako egoiliar eta profesionalen % 100ek jaso dituzte bi dosiak eta Osakidetzako profesionalei dagokienez, lehenengoa % 100ek jaso badu ere, % 96k jaso du bigarrena. Bestetik, zentro pribatuen eta garraio sanitarioaren alorreko % 90,4k jaso du lehenengoa eta % 69,5ek bigarrena. Eta taldeekin bukatzeko, unibertsitatez kanpoko hezkuntza arlokoek, beste zerbitzu sozio-sanitarioetako profesional eta erabiltzailek eta ertzainek ziztada bakarra jaso dute; hain zuzen ere, % 100ek jaso du lehenengo dosia eta inork ere ez bigarrena.

Bestetik, adinka antolatutako taldeei erreparatuta, honakoa da egoera:

Adin-taldea 1. dosia 2. dosia
100 edo gehiago % 100 % 97,9
90 - 99 % 100 % 95,9
80 - 89 % 98,9 % 57,6
70 - 79 % 35,4 % 2,3
60 - 69 % 31,5 %4,6

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak