32 positibo baieztatu zituzten atzo Debagoienean, horietatik hamalau Arrasaten

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 20a, 12:26

Arrasaten atzeman zituzten kasu positibo gehien atzo, hamalau hain zuzen ere. Haren atzetik geratu ziren Bergara seirekin, Aramaio, Eskoriatza eta Oñati hirurekin, Antzuola birekin eta Aretxabaleta bakarrarekin. Bergara 400eko intzidentzia metatura asko gerturatu da.

Intzidentzia metatu handiena duten herriek Oñatik eta Aretxabaletak zertxobait behera egin dute, baina gainerakoek gora –Elgetak eta Leintz Gatzagak izan ezik–. Hala, Bergara 400dik oso gertu dago (392,39), Aramaiok 800dik gora dauka (878,38) eta Antzuolak 500dik gora (504,82).

 

Datu guztiak daude hurrengo mapan:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herrian 934 positibo

Atzo, 12.301 proba egin zituzten EAEn eta horietatik %6,3ak eman zuen positibo, hau da, 779k. Lurraldeen araberako datuak hemen: 95 Araban, 375 Gipuzkoan, 303 Bizkaian eta 6 EAEtik kanpo bizi direnen artean.

Atzo, 115 herritar ospitaleratu zituzten COVID-19ak jota, eta 154 gaixo larri daude zaintza intentsiboko unitateetan. Ospitaleetako egoera okertu egin da; izan ere, ospitaleratu beharrean izan diren biztanleen kopuruak gora egin du (domekan 60 izan ziren eta zapatuan, 80) eta ZIUetan daudenen kopuruak ere bai (147 domekan eta 140 zapatuan).

Nafarroan ostera, 2.633 proba egin zituzten osasun publikoan eta 155 kasu positibo atzeman; positibotasun tasa % 5,9koa izan zen. Bestalde, 219 gaixo zeuden ospitaleratuta, aurreko egunean baino bederatzi gehiago. Atzo, koronabirusarekin zerikusia zuten 20 ospitaleratze izan ziren, horietako bi ZIUetan. Gainera, heriotza bat izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak