EAEk txertoen konbinazioen ondorioak ebaluatzeko saiakuntza klinikoan parte hartuko du

Maialen Santos 2021ko api. 19a, 20:58

AstraZeneca txertoaren lehen dosia jaso duten pertsonengan txertoen konbinazioak zer ondorio dituen ebaluatuko du Carlos III.a institutuak, Osakidetzaren ikerketa-institutuen laguntzarekin. Azterketa horretan parte hartuko du Biocruces Bizkaiak.

Carlos III.a Osasun Institutuak sustatu duen saiakuntza klinikoaren helburua da ebaluatzea organismoak nola erantzuten dion profil desberdineko txertoen konbinazioari. Zehazki, jakin gura dute AstraZeneca txertoaren lehen dosia jaso duten pertsonei gero Pfizer txertoaren dosi bat emanez gero organismoak nola erantzuten duen; segurtasunari, immunitate-sistema aktibatzeko gaitasunari eta immunitate-erantzuna sortzeari dagokionez.

Biocruces Bizkaiarekin batera, Estatuko beste lau zentro aukeratu dituzte saiakuntza hori egiteko: Bartzelonako Vall d'Hebron eta Clinic Barcelona ospitaleak, eta Madrilgo La Paz eta Clinico San Carlos ospitaleak.

Jaurlaritzatik adierazi dute CombiVacS saiakuntza klinikoa datorren astean jarriko dutela abian, eta 18 urtetik gorako boluntario osasuntsuei, osasun egonkorra dutenei eta haurdun ez dauden emakumeei zuzenduko zaiela. Pertsona horiei urtebetez egingo zaie jarraipena, lehen hilabetetik aurrera tarteko analisiak eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak