Positibo datuak, orokorrean, atzokoak baino zerbait hobeak dira. Atzo herenegun baino bost positibo gutxiago zenbatu zituzten Gipuzkoan eta 20 positibo gutxiago Araban. Bizkaian ere 350 positibotatik gaurko datuetara (323) 27 lagun gutxiagok eman du positibo eta Nafarroan positibotasun tasa %5,7ra jaitsi da, martxo amaieratik ez dute izan halako kopuru "baxurik". EAEn, berriz, positibotasunak %9,3ko zenbatekoa erakusten du. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 80 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 140 pertsona ZIUn daude.