351 positibo berri Gipuzkoan

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko api. 17a, 13:26

Oñatiko Santa Marina parkea.

Atzo, 12.345 froga diagnostiko egin ziren Hego Euskal Herrian, eta horietatik,985 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, hauek dira datuak: 351 Gipuzkoan, 117 Araban eta 350 Bizkaian, 150 Nafarroan eta beste erkidego edo toki batzuetako 17 kasu.

EAEn 10.401 proba egin ziren eta haietatik, 835 izan ziren positiboak (% 8,0). Herenegun baino 38 positibo gutxiago zenbatu ziren atzo Gipuzkoan. Araban, berriz, zertxobait gora egin du positiboen kopuruak hereneguneko datuekin alderatuta; 16 gehiago. Eta Bizkaian, 63 positibo gutxiago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 97 pertsona ospitaleratu ziren atzo Osakidetzako zentroetan, eta COVIDa duten 141 pertsona ZIUn zeuden.

Nafarroak, ostera, 150 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, 1.944 proba egin ostean; positibotasun-tasa % 7,7koa izan zen. Bestalde, 197 gaixo zeuden atzo COVID-19 dela eta ospitaleratuta Foru Erkidegoko ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino bost gehiago. Atzo, koronabirusarekin lotutako 19 ospitaleratze izan ziren, horietako hiru ZIUn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak