Miarritzeko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat herritan

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 16a, 13:30
Otsailean Oñatin egindako bilkura, Sestaon izandako erailketa matxista salatzeko.

Eguen goizaldean 75 urteko emakumea erail zuen bikotekideak, 77 urteko gizonezkoak, Miarritzen (Lapurdi). Hilketa hori salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte Debagoieneko hainbat herritan, besteak beste, Oñatin, Arrasaten eta Aretxabaletan.

Oñatiko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du eta Udalak bat egin du horrekin; 18:30ean izango da, gaur, egubakoitza, Foruen plazan.

Arrasateko Mugimendu Feministak ere egin du salatzeko deia eta bilkura, bihar, zapatua, 13:00etan egingo dute Arrasateko Herriko Plazan. 

Aretxabaletan ere gaitzetsi du erailketa Udalak eta biharko deitu du elkarretaratzea; 18:30ean izango da, Herriko Plazan.

Hirugarren hilketa aurten

Aurten, Euskal Herrian izandako hirugarren hilketa matxista da; urtarrilaren 1ean izan zen lehenengoa, Aizarnazabalen (Gipuzkoa) eta otsailaren 12an bigarrena, Sestaon (Bizkaia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak