Miarritzeko erailketa matxista salatuko dute Aretxabaletan eta Bergaran, gaur

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 17a, 12:48

Eguen goizaldean 75 urteko emakumea erail zuen haren bikotekideak Miarritzen. Aretxabaletako Udalak gaitzetsi egin du gertaera hori eta hurbilenekoei babesa erakutsi gura izan die. Era berean, herritarrak gonbidatu ditu gaur, zapatua, 18:30ean, Herriko Plazan egingo den elkarretaratzera. Bergaran, berriz, Martxanterek 20:00etarako egin dute deialdia.

Hona hemen Aretxabaletako Udalaren oharra:

"Aretxabaletako Udalak apirilaren 15ean, Miarritzen, 75 urteko emakumearen erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die. Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 110 emakume eta 11 adingabe hil ditu. Aurten, indarkeria matxistak hiru emakume eraili ditu Euskal Herrian. Ez da ekintza bakan bat. Horregatik guztiagatik, Udalak adierazten du bihar, apirilak 17, 18:30tan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Osasun egoerari dagokionez, Aretxabaleta gune gorrian aurkitzen da. Ondorioz, ekimenean une oro musukoa erabili beharko da eta pertsonen artean 1.5 metroko distantzia mantendu beharko da.

Erasorik ez, erantzunik gabe!"

Bergarako Martxanterek ere elkarretaratzea deitu dute gaurko

Arrazoi berberagatik Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean batuko dira gaur Bergaran 20:00etan hasita, plazan. Martxanterek deialdia egin diete herritarrei, elkarretaratzean esku hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak