Datuak ez doaz hobera, eta intzidentzia-tasa altuenak dituzten herriak Debagoienean, Oñati (1.386,47) eta Aretxabaleta (1.144,07) dira. Eskoriatza ere 1.000ko langatik gertu dago; izan ere, atzoko egunean izandako hiru positiboekin intzidentzia-tasa 901,78ra igo da.
Datu guztiak daude hurrengo mapan:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian 1.119 kasu
Atzo egin zituzten 10.067 test diagnostikoetatik 916 positiboak izan ziren, hau da, %9,1a. Intzidentzia metatua 466 kasuraino igo da EAEn, eta Gipuzkoan ere gora egin du 581 kasu pasatzeraino. Lurraldeen araberako kasuetan honakoak izan dira atzoko probetan jasotako datuak: 101 positibo Araban, 413 Bizkaian, 389 Gipuzkoan eta 13 kasu EAEtik kanpo erroldatutakoen artean.
Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 67 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta , zaintza intentsiboko unitateetan dauden gaixo larriak, ostera, 132 dira.
Nafarroan, ostera, 2.757 proba egin zituzten atzo eta %7,4k eman zuen positibo; hala, 203 kasu berri baieztatu zituzten. 92 gaixok jarraitzen dute ospitaleetan, eta atzo, beste zazpi ospitaleratu zituzten COVID-19ak jota, horietako hiru ZIUetan. Gainera, hiru gaixo hil ziren; 81 urteko gizonezko bat eta 78 eta 85 urteko bi emakume.