Otsoaren populazioaren kontrolaren aldeko mozioen aurka agertu dira Uluak Debagoieneko Antiespezista taldekoak

Imanol Beloki Unamuno 2021ko api. 14a, 15:15
Otsoa.

Otsoa babestu dezagun! Abeltzaintza eta otsoak batera izateko eredu baten alde lelopean, Uluak Debagoieneko Antiespezista taldeak EHNE sindikatuak mendiko abeltzaintzaren konpromezuarekin batera, Arrasateko Udalean "otsoaren aurka" aurkeztu duen mozioa salatu du. Hau da, espeziearen poblazioa kontrolatuko dituen neurri eta araudiak, ehiza, otsoaren hazkundearen gorakadaren alternatiba bakarra izatearen kontra.

Espeziearen poblazioa kontrolatuko dituen neurri eta araudiak, ehiza otsoaren hazkundearen gorakadaren alternatiba bakarra izatea dakarrela mozioak adierazi dute Uleak Debagoieneko Antiespezista taldekoek. "Hori gutxi balitz, otsoa Babes Bereziko Espezieen Katalogotik kentzea eskatuko dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Iraunkortasuna eta Ingurumen Garapen Sailari, mendiko abeltzaintza otsoaren poblazioarekin bateraezina den ideia gehituz".

"Gizakion interesetan oinarrituta"

Uluak Arrasteko Antiespezizta taldeak ondorengoa baieztatu nahi du: "Jarrera zapaltzaile, espezista eta gizakion interesetan soilik oinarritua den horretan, otsoaren presentzia abeltzaintzaren desagerpenarekin lotzea desinformatzea da; izan ere, asmo txarreko argudio faltsua da. Alegia, otsoa Euskal Herriko ekosisteman espezie autoktonoa da, eta bertako populazioa geldituta dago, legezko eta legez kanpoko ehizaren ondorioz. Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan "Interes Bereziko" kategorian dagoen espezie bat da, 2020ko martxotik 2.aginduaren arabera, beraz, ezin da otsorik hil inolako egoeratan, ez ehizagatik, ez biztanleriaren kontrolagatik. Gizakiaren ondorioz, Euskal Herrian ez dago otso talderik, eta 1-2 ale baino ez dira ezagutzen Araban. Beraz, desagertzeko arrisku handian dago. Horregatik, apirilaren 14an, 18:30ean, Arrasateko Herriko Plazan izango dugun mahai informatibora gerturatzera animatzen zaituztegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak