Batzorde teknikoa batu da gaur, eta momentuz behintzat ez da LABI politikoa batuko neurriak zorrozteko. Nolanahi ere, agintariek azpimarratu dute egoerari aurre egiteko "beharrezkoa" dela indarrean dauden neurriak betetzea. Izan ere, bilakaera epidemiologikoak utzitako datuek okerrera egiten dute egunetik egunera, eta egoera "kezkagarritzat" jo du sailburuak.