Atzeratu egingo da Janssen txertoaren bidalketa, AEBn odolbildu kasuak atzeman ostean

Uxue Igarza Loiola 2021ko api. 13a, 14:29

Orain arte 558.000 txerto jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arabera. 412.658k lagunek jaso dute lehenengo dosia, eta bestetik, 147.219 dira biak jaso dituztenak; herritarren % 6,69.

Johnson & Johnson konpainiaren 6.850 dosi iritstekoak ziren bihar Euskal Autonomia Erkidegora, 70 eta 79 urte bitarteko pertsonei emateko. Halere, Amerikako Estatu Batuetan, sei odolbildu kasu larri atzeman dituzte (eta pertsona bat hil da) eta txertoarekin lotura ote duten aztertzen ari dira. Bitartean, Europan, Janssen txertoen bidalketa atzeratu da, baina Europako Sendagaien Agentziak bere aldetik adierazi du ez dagoela argi loturarik ote dagoen.

Bestetik, azken orduetan Pfizerren 70.207 dosi iritsi dira erkidegora, eta AstraZenecarenak esperotakoen erdiak izan dira. Horri lotuta, oraindik erabaki gabe dago zer egin AstraZenecaren bigarren dosia jaso behar dutenekin. Sailburuak esan duenez, Osasun Publikoaren Batzordearen irizpidearen zain daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak