288 positibo berri Gipuzkoan eta 98 Araban

Uxue Igarza 2021ko api. 11a, 12:47

Atzo, 11.291 proba egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta 969 positibo hauteman ziren. Aurreko egunean baino gutxiago dira, baina egin diren probak ere gutxiago izan dira. Hala, orokorrean, positibotasun-tasa ez da leundu eta azpimarratzekoa da Nafarroan izan duen gorakada.

Proben % 8,1ek eman du emaitza positiboa EAEn (aurreko egunean baino % 0,8 gutxiagok) eta Nafarroan, aldiz, %11,2k (% 2,7 gehiagok). Positiboei erreparatuta, 368 kasu baieztatu dira Bizkaian, 288 Gipuzkoan, 208 Nafarroan eta 98 Araban. Bestetik, zazpi izan dira EAEn atzeman baina beste erkidego batzuetan erroldatutakoen artean zenbatutakoak.

Bestalde, EAEko ospitaleetan, 55 lagun ingresatu zituzten atzo, eta COVID-19a duten 121 pertsona daude ZIUn (herenegun baino sei gehiago).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak