Positibotasun-tasak gora egin du Hego Euskal Herrian

Uxue Igarza 2021eko apirilaren 10a

12.728 proba diagnostiko egin ostean, 1.142 positibo berri baieztatu dira Hego Euskal Herrian. Horietatik 436 atzeman dira Bizkaian, 343 Gipuzkoan, 222 Nafarroan, 126 Araban eta hamabost izan dira bestelako lurralde batzuetan erroldatutakoen artean hautemandakoak.

Atzo egindako PCR eta antigeno proben %8,9k eman zuen emaitza positiboa Euskal Autonomia Erkidegoan (aurreko egunean baino %1,5 gehiago) eta %8,5ek Nafarroan (%0,6 gutxiago).

Ospitaleetan, berriz, 93 lagun ingresatu zituzten atzo EAEn (herenegun baino hemeretzi gehiago) eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean daudenen zenbatekoak ere nabarmen egin du gora: azken datuen arabera, 115 pertsona daude ZIUn (aurreko egunean baino bederatzi gehiago). Eta Nafarroako erietxeetan, hamahiru lagun ingresatu zituzten atzo eta 31 daude ZIUn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak