Osasun Publikoko batzordeak zehaztu du ze adin tarteko herritarrek jasoko duten AstraZeneca txertoa. Hain zuzen ere, 60-69 urte bitartekoek jasoko dute txerto hori. Lehenengo 60-65 urte bitartekoen txertaketarekin amaituko da, eta ondoren abiaraziko dute 66-69 urte artekoen kanpaina. Erabaki horrekin batera etenda gelditzen da 60 urtetik beherakoen txertaketa AstraZenecarekin.
Bigarren dosien inguruan, erabakirik ez
Batzorde horrek, bestalde, airean utzi du dagoeneko lehen dosia jasota duten 60 urtetik beherako herritarren txertaketa prozesuarekin zer gertatuko den. Azaldu dutenez ebidentzia zientifiko gehiago behar dira erabakia hartzeko, eta bigarren dosiak ez direnez maiatz hasiera bitartera arte ipini behar denbora hori hartuko dute erabakia ahalik eta datu egokienekin hartzeko.