EAEko biztanleen %5,6k jaso ditu txertoaren bi dosiak

Uxue Igarza 2021ko api. 7a, 19:09

Aste Santuan 68.000 dosi jarri ditu Osakidetzak, eta gauzak horrela, momentura arte, erkidegoko 340.000 pertsonak jaso dute lehenengo dosia kanpaina hasi zenetik; biztanleriaren %21ak, alegia.

Euskal Autonomia Erkidegora iritsi diren 587.200 dosien %85,6 jarri ditu Osakidetzak; hots, 340.000 lagunek jaso dute lehenengo dosia (%21) eta 123.567k hartu dituzte immunitatea lortzeko behar diren biak (%5,6). Nafarroaren kasuan, iritsi diren dosien %77,8 jarri dituzte.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gogorarazi du txertaketaren erritmoa "iristen diren dosien araberakoa" izango dela eta bigarren dosia gordetzeko estrategiarekin jarraituko dutela. Gaur gaurkoz, 55.631 daude gordeta, lehenengo dosia jaso dutenen txertaketa-zikloa osatzeko.

Kanpainari dagokionez, adinen arabera osatutako taldeei erreparatuta, 90 eta 100 urtetik gorakoen %100ak jaso du lehenengo dosia eta bigarrena %87,8 eta %92,8ak. 80 urtetik gorakoen artean, berriz, %65ak jaso du lehenengoa eta %24,1ak bigarrena.

Bestetik, adinekoen egoitzetako egoiliar eta langileen, Osakidetzako langileen, ertzainen eta irakasleen artean ere %100ak jaso du lehenengo dosia.

EMAren bilera, AstraZeneca aztertzeko

Bestetik, gaur arratsaldean Sendagaien Europako Agentziak bilera egin du AstraZeneca txertoaren eta odolbilduen –edota tronboen– artean loturarik ote dagoen aztertzeko. Ondorioztatu dutenez, "aukera oso gutxi" badaude ere, odoletako plaketa maila baxua izanez gero, odolbilduak izateko aukera egon daiteke. Nolanahi ere, azpimarratu dute hori gertatzea "ezohikoa" dela eta txertoaren onurak "bigarren mailako efektuen gainetik" daudela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak