Apirilaren 3an egindako antigeno eta PCR probek 491 positibo baieztatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan: 87 Araban, 202 Bizkaian, 197 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 5 kasu. Guztira 6.508 froga egin zituzten atzo EAEn.
Nafarroan, aldiz, COVID-19aren 154 kasu berri hauteman ziren atzo, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emaniko datuen arabera. 1.577 proba egin ziren (1.069 PCR eta 508 antigeno test); horietariko %9,8, positiboak. Datu hori benetan kezkagarria da, Nafarroan pandemia garaian izandako positibotasun mailaren inguruko zifrarik altuenetan kokatzen baita. EAEn atzo argitaratutako datuek (%9,7ko positibotasun maila) ere kezkatuta egoteko argudioak ematen dituzte, azaroaren hasieratik ez baitziren erregistratu halako datu alturik. Gaurko datuek 2,2 puntuko jaitsiera adierazten badute ere, oraindik oso maila altuan kokatzen dira emaitzak.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo EAEn, eta COVID-19a duten 95 pertsona daude ZIUn.