Atzo burututako froga diagnostikoek ez dute beheranzko joerarik iragartzen. Euskal Autonomia Erkidegoko positibotasun maila %9,7an dago, eta herenegungo datuekin alderatuz, 0,6 puntuko igoera eduki du. Astelehenetik ostiralera bitartean, zehazki, 4,1 puntu igo dira positiboak EAEn. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta guztira koronabirusak jotako 93 pertsona daude ZIUn ingresatuta.
Nafarroan 0,5 puntuko jaitsiera sumatu duten arren, datuek kezkagarriak izaten jarraitzen dute, %7,8ko positibotasun maila baitaukate bertan.