Aberri Egunean kantatzeko hiru abestien seinalea Goienak ere emango du

Mirari Altube Arrese 2021ko api. 3a, 10:56

Euskal Herria Batera herri ekimenak hiru abesti kantatzera gonbidatu ditu euskal herritarrak Aberri Egunean: Txoriak txori, Gernikako arbola eta Ikusi mendizaleak. Bihar, apirilak 4, 12:30ean, izango da hori eta Goiena.eus-ek ere emango du seinalea. 

Une berean kantatzeko eskaera egin eta horretarako seinalea "edozein tokitatik" ikusi edo entzuteko dei egin du Euskal Herria Baterak; irratien eta tokiko komunikabideen laguntza izango dute besteak beste, Goiena.eus webgunearena tartean.

Aurten herriko eta auzoetako plazetan elkartzera ere gonbidatu ditu herritarrak eta dei horrekin bat egin dute 115 bat herrik; Debagoienean ere antolatu dituzte ekitaldiak, Arrasaten, Bergaran, Oñatin eta Eskoriatzan, esaterako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak