Gipuzkoan 239 positibo baieztatu dituzte; EAEn, guztira, 643

Hasier Larrea 2021ko api. 1a, 13:16

Martxoaren 31n 8.771 froga diagnostiko egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, % 7,3ko positibotasun mailarekin. Araban 99 kasu baieztatu dituzte, Bizkaian 302 eta beste erkidego edo toki batzuetako 3 kasu. Nafarroan, berriz, 3.507 proba diagonostiko egin ziren, 164 positibo atzemanez (%4,7). 

Datorren astera arte Eusko Jaurlaritzak ez du herriz herriko positiboen daturik argitaratuko, eta egunez egun probintziakako datuak baino ez ditu emango. Beraz, datozen bost egunotan beheko mapa berdin mantenduko da, eta martitzenean berriz eguneratuko.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 64 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn, eta COVIDa duten 90 pertsona ZIUn daude. Nafarroan, ostera, 122 pertsona daude COVID-19agatik ingresatuta, atzo 13 gehiago ospitaleratu baitzituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak