Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Debagoienean ez dago herririk eremu gorrian. Hala ere, 400eko intzidentzia tasatik gertu dauden herriak honakoak dira: Arrasate 389,46an dago, Bergara 339,19an eta Oñati 322,64ean. Apirilaren 6ra arte ez da LABIren bilkurarik egongo, ondorioz, egun horretako azken datuen arabera hartuko dituzte herri bakoitzeko erabakiak.
Azken datuekin osatuta dago beheko mapa:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
EAEn, 501 positibo
Atzo, 8.918 test diagnostiko egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haietatik 501 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 97 positibo zenbatu dituzte Araban, 222 Bizkaian, 172 Gipuzkoan eta 10 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 66 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, ondorioz, 288 pertsona daude ospitaleratuta. ZIUn dauden pazienteak, berriz, 80 dira guztira.
Nafarroan, 184 kasu berri
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) emandako datuen arabera, atzo COVID-19aren 184 kasu positibo berri atzeman zituzten Nafarroan, osasun sistema publikoan 2.606 proba (1.213 PCR proba eta 1.393 antigeno test) egin ostean. Positibotasun-tasa % 7,1ekoa izan zen.