45 kasu baieztatu dituzte bailaran azken hiru egunetan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 29a, 13:45

Jendea oinez Arrasateko kaleetan.

Atzo egindako probek hamar positibo berri hauteman dituzte Debagoienean; horietatik bost Arrasaten, hiru Oñatin, eta bana Bergaran eta Eskoriatzan. Asteburuko datu guztiak kontuan hartuta, hiru egunetan, 45 kasu positibo baieztatu dituzte bailaran.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

Debagoienean ez dago herririk eremu gorrian. Hala ere, 500eko intzidentzia tasatik gertu dauden herriak honakoak dira: Arrasate 371,34ean dago eta Bergara 359,14ean.

Azken datuekin osatuta dago beheko mapa:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

EAEn 362 positibo

Euskal Autonomia Erkidegoan 5.632 test diagnostiko egin ziren, atzo, eta, horietatik, 362 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 57 Araban, 183 Bizkaian, 119 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Nafarroan, aldiz, 1.713 proba egin zituzten, eta horietatik 142 izan ziren positiboak, positibotasun-tasa %8,3 izanik.

EAEko ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta ZIUetan 85 pertsona daude COVID-19ak jota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak