Leonera hurbilduko dute Unai Parot

Julen Iriondo 2021ko mar. 26a, 17:43

Beste bost presoren lekualdatzearekin batera onetsi du Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak Unai Parotena ere. Puertoko espetxetik Leonekora aldatuko dute. Arrasateko Sarek berri ontzat hartu du erabakia, nahiz eta Paroti dagokiona kalean egotea dela aldarrikatu, beste behin. Hain justu, haren askatasuna eskatzeko manifestazioa dago deituta domekarako.

Hiru preso Euskal Herrira lekualdatzea eta beste hiru hurbiltzea onetsi du Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak, Unai Parot, azken horien artean. Parotek 31 urte daramatza kartzelan.

"Hurbiltzea berri ona da. Baina Unaik 31 urte daramatza kartzelan; kontuan izan behar da, legedia arrunta aplikatzetik harago, zenbat trikimailu egin dituzten Unai espetxean mantentzeko. Zigor arintzeak aplikatu izan balitzaizkio, 2005etik behar zuen aske. Urrats hau, beraz, bide onean doa, baina Arrasateko Sarek Unai Paroten askatasuna eskatzen du", zioen Illart Azkaratek.

Arrasateko Sarek dei egin du, beste behin, Paroten etxeratzea eskatzeko domekan egingo den manifestaziora. 12:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak