Hemeretzi positibo hauteman dira bailaran; gehienak Bergaran eta Arrasaten

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 26a, 12:37

Bederatzi kasu berri baieztatu dira Bergaran, zortzi Arrasaten eta bi Oñatin. Horrenbestez, guztira, 6.105 dira pandemia hasi zenetik Debagoienean erregistratu diren COVID-19 kasuak. Bestetik, intzidentzia-tasei dagokienez, atzoko egunean, Arrasatekoak eta Oñatikoak bakarrik egin zuten gora.

Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.

Bergaran eta Arrasaten banatu dira eskualdean atzemandako kasu gehienak, baina intzidentziei erreparatuta, Arrasaten bakarrik egin du gora zenbatekoak (330,59tik 348,70era). Bergaran, aldiz, bederatzi kasu hauteman badira ere, intzidentziak behera egin du (352,49tik 345,84ra). Horren azalpena da azken bi asteetako positiboak hartzen direla kontuan tasa kalkulatzeko, eta martxoaren 11n hamar kasu hauteman zirela Bergaran; hala, atzo bederatzi atzeman arren, behera egin du zenbateko metatuak.

Bestetik, azpimarratzekoa da Aramaioren kasua. Azken hamalau egunetan ez du positiborik erregistratu, eta hortaz, 0,00ko tasa izan zuen atzo.

Azken datuekin osatuta dago beheko mapa:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

EAEn, 604 positibo

10.040 proba diagnostiko egin zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan eta horien %6k eman zuen emaitza positiboa; 604 lagunek, alegia. Lurraldeei erreparatuta, 293 kasu baieztatu zituzten Bizkaian, 199 Gipuzkoan, 104 Araban eta zortzi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Gora egin du horrenbestez positibotasun-tasak, eta baita oinarrizko birsorkuntzak ere; 1,15ekoa erregistratu zen atzo (herenegun 1,12koa).

Bestetik, EAEko ospitaleetan, lau lagun gehiago daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan (guztira 87) baina plantan daudenak aurreko egunean baino hamalau gutxiago dira (227). Bestalde, atzo ingresatutakoak 37 izan ziren.

Nafarroako datuak, batzeke

Nafarroako Gobernuak behin betiko datuak emandakoan eguneratuko da albistea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak