Intzidentzia-tasa 400dik gora duten herriak perimetralki ixtea proposatu du LABI teknikoak

Xabi Gorostidi 2021ko mar. 25a, 20:16

LABI teknikoak proposatutako itxierak 5.000 biztanletik gorako udalerriei eta lurralde historikoei eragingo lieke soilik, eta lau esparrutan aplikatuko lirateke: mugikortasuna, ostalaritza, kirola eta joko eta apustuetarako lokalak. LABIren mahai politikoak egubakoitzean du batzarra aipatutako neurriak aztertzeko, eta ondoren emango dute balizko neurrien berri.

Honako neurri zehatzak proposatu dituzte EITBk aurreratu duenez: 

  • Ostalaritzako establezimenduen barruko ordutegia murriztea , 06:30etik 09:30era goizez; eta 13:00etatik 16:30era arratsaldez.
  • Eremu itxietan egiten diren kirol-jardueretan gehienez lau pertsonako taldeak aritzea –talde profesionalen eta federatuen entrenamenduetan eta lehiaketetan izan ezik–.
  • Joko eta apustu lokaletan ostalaritza eta jatetxe-zerbitzua etetea. 

Arrasatek eta Bergarak 300dik gora

Debagoienean Antzuola da une honetan 400dik gorako intzidentzia-tasa duen herri bakarra –458,93ko tasa du–, baina 5.000 biztanletik behera dituenez balizko murrizketak ez lirateke aplikatuko. Aldiz, Arrasate eta Bergarak biztanle kopuru hori errez gainditzen dute. Une honetan laranja kolorean daude, baina 400etik beherako intzidentzia tasatik gertu; Arrasatek 330,59ko tasa du, eta Bergarak 352,49koa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak