Bihar 16:30ean bilduko da Euskadiko Plan Zibilaren Aholku Batzordea, datozen 20 egunetako neurriak adosteko. Intzidentzia-tasen gorakada eta ospitaleetako presioa direla-eta, neurriak zorrozteko hautua egin dezake.
Nolanahi ere, etxeratze aginduari dagokionez, Osasun Ministerioak ez du erabakia erkidegoen esku utzi, eta hortaz, ezingo da aurreratu.