65 urtetik beherako udal langileak txertatzeko elkarlanean ari dira EUDEL eta Osasun Saila

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 25a, 10:54

Martxoaren 31a baino lehen, EAEko 251 herritako alkateek txertaketa fitxa bat bete beharko dute funtsezko udal langileen datuekin.

Dagoeneko AstraZenecaren txertoa ematen hasi zaie 55 urtera bitarteko udaltzain eta etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langileei, eta, orain, 56 eta 65 urte bitarteko langileei jarriko zaizkie txertoak (3.300 polizia-agente eta 3.200 ELZko langile, gutxi gorabehera) eta baita gizarte-langileei eta bazterketa-egoeran dauden pertsonei arreta emateko edo udal-aterpetxeetako langileei ere.

Alkateei, Excel fitxategi bat bidali die Udalen Elkarteak, eta udal bakoitzak bere langileen datuak adierazi beharko ditu bertan: adina, harremanetan jartzeko bidea, bizilekua eta lantokia. Taula datorren martxoaren 31 baino lehen egin beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak