65 urtetik beherakoek jasoko dute AstraZenecaren txertoa

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 23a, 15:20

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu du datorren astean berrekingo diotela AstraZenecaren txertaketari EAEn. Bestetik, 55etik 65era zabaldu dute hartzaile-taldea, eta aurreikuspenen arabera, datorren astean abiatuko da biztanleria orokorraren txertaketa.

Bihar bertan hasiko da Osakidetza txandak ematen, eta aurreko asteko hitzorduak galdu zituztenak izango dira lehenengoak; hots, suhiltzaileak, ertzainak, udaltzainak, eta beste alor sanitario eta soziosanitarioko langileak. Bestetik, hezkuntza-sektoreko profesionalei gaur hasita iritsiko zaizkie txanda hartzeko mezuak haien mugikorretara.

Sailburuaren aurreikuspenen arabera, aste honetan jarriko zaizkie dosiak txertoa txertatzeke geratu zirenei (hezkuntza-eremua, garraioa, portuak, aireportuetako suhiltzaileak eta arrantzaleak), eta datorren astean, 65 urte edo gutxiagoko biztanleria orokorraren txertaketa abiatuko da.  "Hori guztia dosiak eskuragarri egotearen mende egongo da", zehaztu du Sagarduik.

Bestalde, sailburuak AstraZenecarena txerto "eraginkorra" eta "segurua" dela baieztatu du, eta txertoa jartzea elkartasun ekintzatzat jo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak