Alonso eta Arregi hirugarren Espainiako Txapelketan, eta kategoria mixtoan ere Ibarrekoak protagonista

Xabier Urtzelai 2021ko mar. 22a, 16:08

Asteburuan jokatu dute Candanchun Espainiako bikotekako mendiko eskiko txapelketa, eta hainbat debagoiendarrek esku hartzearekin batera protagonismo nabarmena izan dute. Maila absolutuan Axi Alonso oñatiarra podiumera igo da, eta junior mailan beste horrenbeste egin du Sara Arregik. Baina, beste debagoiedar batzuk ere nabarmendu dira. Argazkiak: Julen Axpe.

Mendi eskiko Euskal selekzioak zilarrezko domina bat eta brontzezko beste hiru domina irabazi zituen atzo, Candanchun egin zuten Espainiako taldekako Txapelketan. Eta dominetako bat Axi Alonsok eskuratu zuen, Iñigo Martinez de Albornozekin batera hirugarren sailkatuta. Emakumezkoetan, berriz, junior mailan Oñatiko Sara Arregik ere brontzea irabazi zuen Carlota Martinez de Aragonekin batera. 

Bikote mixtoen kategorian ere bailarako eskiatzaileak nabarmendu ziren. Irabazleak Arrasateko Leire Ezpeleta eta harekin bikotea osatu zuen Jon Arriaran izan ziren, eta bigarren sailkatu ziren Ainara Uribarri oñatiarra eta harekin lehiatu zen Ander Uriarte.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak