Tenperatura baxuak direla eta, abisu horia martitzenerako

Aitor Martinez Gorosmendi 2021eko martxoaren 22a

Izotza Elgetan (artxibo irudia).

Bihar tenperatura baxuak izango direla iragarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, eta hortaz, abisu horia ezarri da.

Gauerditik 10:00ak arte izango da indarrean abisu horia, barnealdeko zenbait tokitan izotz txikia egoteko aukera dagoelako, bereziki Araban. Zenbait tokitan, izotzarekin batera, lainoa egon daitekeela adierazi du Segurtasun Sailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak