Orain arte 55 urtetik beherakoei jarri zaie marka horretako txertoa (hezkuntzaren eremuan lan egiten dutenei, etxez etxeko langileei, osasun langileei, suhiltzaileei, ertzainei…). Baina azken asteetan eztabaida sortu da Europan, eta herrialde batzuk –tartean Alemaniak– txertaketa-taldea zabaltzea erabaki du.
Hala, aurreratu bezala, gaur arratsaldean jakingo da ea Hego Euskal Herrian ere aldaketak izango diren, dosien hartzaile-taldeari lotuta.