81 kasu berri Gipuzkoan

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 21a, 12:42

Positibotasun tasak apur bat behera egin du EAEn. Izan ere, 6.119 proba egin zituzten atzo, zapatua, eta horietatik 280 izan ziren positiboak (%4,6). Nafarroan, bestalde, egin zituzten 1.291 probetatik 89 izan dira positiboak (%6,9). 

Atzo, zapatua, 7.410 proba egin zituzten Hego Euskal Herrian eta horietatik 369 izan ziren positiboak. Lurraldeka aztertuta, Araban atzemandakoak 35 izan ziren; Bizkaian baieztaturikoak 160; Gipuzkoan, 81 eta Nafarroan, 89. Era berean, beste erkidego edo toki batzuetako lau kasu ere atzeman zituzten proba horietan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, EAEn 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19aren ondorioz, eta gaitza duten 87 pertsona daude ZIUetan. Nafarroan, berriz, 76 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta eta horietako 17, Zaintza Intentsiboetako Unitateetan. Horrez gain, bi heriotzaren berri ere eman du Nafarroako Gobernuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak