Tasa horrek gora egiten jarraitzen du. EAEn, esaterako, herenegun %5,4koa zen eta atzo, %6,1ekoa. Nafarroan, bestalde, bi puntu egin du gora, herenegun %6koa zelako eta atzo, %8koa.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn, eta gaitza duten 91 pertsona daude ZIUetan. Nafarroan, aldiz, atzo 72 pertsona zeuden ingresatuta COVID-19aren ondorioz eta horietako 16, ZIUetan. Era berean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du COVID-19aren ondoriozko heriotza berririk ez dela izan.