585 koronabirus kasu berri atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian egindako probetan: 242 Bizkaian, 119 Nafarroan, 118 Gipuzkoan eta 99 Araban. Gainerako zazpiak, beste lurralde batean erroldatutakoenak dira.
Gipuzkoaren kasuan bezperan baino gutxiago izan arren, orokorrean atzo atzemandako positiboak herenegungoak baino 105 gehiago izan ziren eta probetan positibo eman dutenen ehunekoak ere gora egin du. Euskal Autonomia Erkidegoan herenegun proben %4,6ak eman zuen positibo; atzo, %5,4ak. Nafarroan, aldiz, herenegun proben %3,9ak eman zuen positibo eta atzo, %6ak.
Ospitaleen egoerari dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo COVID-19agatik eta 92 gaixo daude ZIUn. Nafarroan, bestalde, 69 lagun daude ospitaleratuta koronabirusagatik, atzo baino lau gutxiago; horietatik 18, atzo baino bat gehiago, ZIUn.
Txertoak
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, EAEn pertsonak jaso dituzte Pfizer, Moderna edo AstraZeneca txertoen 266.407 dosi jarri dituzte, eta horietako 71.996, bigarren dosia izan dira. Nafarroan, aldiz, 97.672 dosi jarri dituzte eta 30.879 pertsona dira txertaketa prozesua amaitu dutenak.