Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak sentsibilizazio kanpaina jarriko du martxan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 18a, 16:51

Aretxabaletako taberna baten terraza.

Martxoaren 21ean, Bergaran, Arrasaten eta Aretxabaletan ostalaritza sektorera bideratutako sentsibilizazio kanpaina egingo du Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko dinamizatzaile talde batek COVID-19ak eragindako pandemia eteteko neurri egokiak sustatzeko helburuarekin. Modu honetan ostalaritza eremu segurua dela aldarrikatuko dute. Era berean, sentsibilizazio kanpainak irauten duen bitartean musukoak banatuko dituzte.

Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu, eta Gipuzkoan Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak gidatuko du.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak biztanleriaren erantzukizuna bilatu nahian eta hiru herri horietako intzidentzia-tasei aurre egiteko helburuaz jarri du martxan egitasmoa. Horretarako, herritarrak, ostalariak eta hauen bezeroak informatuko dituzte, indarrean dagoen osasun araudiren arabera ostalaritzan establezimenduetan bete behar diren honako bost oinarrizko portaera-arauei garrantzia emanez: musukoaren erabileraren derrigortasuna, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik; eserita kontsumitzearen derrigortasuna; gehienera lauko taldeetan biltzea; eskuetako garbitasuna; eta 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia mantentzean.

Sentsibilizazio kanpaina Gipuzkoan

Gipuzkoan, kanpaina 5000 biztanle baino gehiagoko herri guztietan jorratuko da, hamar egunetan zehar: San Jose zubian zehar (bezperan, hau da, gaur martxoaren 18an hasita) eta baita Aste Santuko jai egunetan ere (martxoaren 31an, asteazkena, hasi eta apirilaren 15a, astelehena, arte).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak