6.000 positibo metatuen langa gainditzeaz gain, azken kasuek beste hainbat muga ere igaro dituzte herrietan. Antzuolan, esaterako, atzoko hiru kasuekin, 201 dira momentura arte erregistratutako positiboak. Arrasaten, berriz, 2.500eko zenbatekoa gainditu da (2.506) eta Bergaran 1.300ekoa (1.306).
Grafiko eta datu guztiak ikusgai daude goiena.eus webguneko azken datuak atalean.
Bergara, horitik laranjara
Intzidentzia-tasei erreparatuta, eskualdeko mapak kolore laranjagoa hartu du gaur, izan ere, Bergarak 299ko zenbatekoa gainditu du; zehazki, 319,23koa da atzo erregistratutako datua.
Gainerako herriei dagokienez, datuek okerrera egin dute positibo berriak baieztatu diren herrietan (Antzuola, Arrasate eta Oñati), eta hobera, aldiz, Eskoriatzan eta Aretxabaletan.
Zifra guztiak mapan daude:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
480 kasu, Hego Euskal Herrian
Atzo 10.695 proba diagnostiko egin ziren Hego Euskal Herrian, eta guztira 480 pertsonak eman zuten positibo; hau da, proba egin zuten %4,6k EAEn eta %3,9k Nafarroan. Lurraldeka, 191 izan ziren Bizkaian baieztatutako kasuak, 133 Gipuzkoakoak, 82 Arabakoak, 70 Nafarroakoak eta lau bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artekoak.
Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datuak behera egin du EAEn: 1,10ekoa izan zen atzo (herenegun 1,13koa). Halere, oraindik 1aren gainetik dago, eta hortaz, pandemiak hedatzen jarraitzen du erkidegoan. Eta ospitaleei erreparatuta ere, egoerak hobera egin du . Zortzi lagun gutxiago daude ZIUn ingresatuta eta hamabi gutxiago plantan. Nolanahi ere, atzo 41 ospitaleratze izan ziren EAEn, eta guztira 303 pertsona daude ingresatuta; horietatik 93 daude ZIUn.
Nafarroan bestalde, hiru bakarrik izan ziren atzo ingresatu zituztenak eta azken datuen arabera, guztira 73 daude ospitaleratuta; horietatik hamazazpi, ZIUn.