Elur-kota 800 eta 1.000 metro inguruan egongo da bihar, eguena. Prezipitazio txikia egingo du, eta aurreikusitako lodierak hiru zentimetrorainokoak dira 1.000 metrotan.
Egubakoitzean, ordea, kota 500-700 metrora jaitsiko da arratsaldean, eta eguraldia ere kaskartu egingo da. Aurreikusitako lodierak, bost eta hamabost zentimetro artekoak izango dira 1.000 metrotan eta gehienez bi zentimetrokoak 600 metrotan.