EH Bilduko alkateek Udal eraikinak eskaini dizkiote Osakidetzari txertaketa kanpainarako

Mirari Altube Arrese 2021ko mar. 16a, 07:29

Osakidetzaren esku jarri dituztela Udal eraikinak herritarrei txertoa jarri ahal izateko jakinarazi dute EH Bilduko alkateek. Helburua da txertaketa-kanpaina "ahalik eta arinena, eraginkorrena eta seguruena" izatea.

Prentsaurreko bidez adierazi dute EH Bilduko kideek "ahots asko daudela kezkatuta" txertaketa-kanpainaren erritmoarekin eta Osasun Sailak ezarritako irizpideekin; eta herritarrengandik ere hori jaso dutela. Era berean Jaurlaritzak txertaketa-gune handiak jarri dituela abian, Donostian lehenengoa, eta ildo horretatik EH Bilduko alkateek ere uste dute beren ekarpena egin dezaketela.

Hori horrela, joan den ostiralean helarazi zieten Osasun Sailari euren eskaintza EH Bilduk gobernatzen dituen hainbat udaletako agintariek. "Gure ustez beharrezkoa da herrialdean dauden baliabide publiko guztiak erabiltzea txertaketa-kanpaina ahalik eta azkarrena eta eraginkorrena izan dadin, eta txertatuko diren pertsonek inolako arriskurik izan ez dezaten", adierazi dute. 

Hori horrela, EH Bilduko alkateek "Osakidetzaren esku jarri gura izan dituzte zerbitzu publikoak" herritarrek beren udalerrietatik ahalik eta gertuen jaso dezaten txertoa, ahal den neurrian pertsonen mugikortasuna saihestuta, eta kanpaina izan dadin ahalik eta bizkorrena, eraginkorrena eta seguruena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak