Susana Santor: "Ziurgabetasuna genuen eskola kirolean; orain, egonkortasuna izango dugu"

Josu Bilbao Atxutegi 2021ko mar. 13a, 15:47

Leintz Eskola Kirola elkarteko koordinatzaileak neurri berriak ezagutu ondoren "lanean ilusioarekin" daudela azaldu du. Izan ere, eremu gorrian dauden udalerrietan ere eskola kirola baimendu du Eusko Jaurlaritzak, asteon.

Eskola Kirola debekatuta egon da COVID-19aren intzidentzia-tasaren eraginez eremu gorrian  zeuden udalerrietan, baina joan den astetik, herri horietan ere jarduera hauek baimentzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Beraz, nahiz eta Debagoieneko herri bat eremu gorrian sartu, eskola kirola egiten jarraitu ahalko dute bertan.

Leintz Eskola Kirola elkarteko koordinatzaile Susana Santorrek, erabaki honek duen garrantzia azpimarratu du: "Ilusio handiarekin hasi ginen protokolo guztia jarraituz, ekintza guztiak bideragarriak izan daitezen neurriak jarriz, eta espero dugu aurrerantzean lehiaketak edo beste era bateko jarduerak egin ahal izatea. Gaur gaurkoz, astean zehar baditugu jarduerak eta astebukaeretan familian egiteko proposamenak luzatzen ditugu. Adibidez, Hamabi tontor hamabi ikastetxe ekimenean familia mordoa parte hartzen ari dira. Hala ere, gure helburua, aurreragoko kirol ezberdinetako topaketak berreskuratzea eta antolatu ahal izatea da."

Erlazionatuak

Bueltan da berriz Eskola Kirola

Oihana Elorza Gorostiza 2021 mar 10 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak