Eremu gorritik laranjara pasa da Oñati eta Eskola Kirola martxan jarri ahal izatea ekarri du horrek. Horrela, eta etena gehiago ez luzatzeko, atzo bertan hasiko ziren gaztetxoak Eskola Kirola egiten, bakoitza lehengo talde, toki eta orduetan. Kirol Eskola ere martxan dago. Hauek dira hasiera egunak:
- Pilota: martxoak 10
- Orientazioa martxoak 10
- Eskubaloia: martxoak 11
- Txirrindularitza: martxoak 11
- Saskibaloia: martxoak 11
- Gimnasia: martxoak 11
- Karate: martxoak 12
- Igeriketa: martxoak 15
- Futbola: martxoak 15
- Tenisa: martxoak 15
- Atletismo: martxoak 16