Azaldu dute azken asteetan "pixkanaka jaitsiz" joan direla lehen mailako arretako kontsultak, eta baita egindako PCR kopurua ere.
Txertaketa-plana aurrera eramaten ari direla ekarri dute gogora, eta dagoeneko biztanleriaren zati bat inmunizatuta dagoela azaldu dute: osasun langileak, zaharren egoitzetako egoiliarrak, eguneko zentroetako erabiltzaileak, irakasleak...
"Arduraz" jokatzeko deia
Beste behin ere arduraz jokatzeko deia egin dute Debagoieneko ESItik: "Norbanako bakoitzak arduraz jokatzearen garrantzian jarri gura dugu azpimarra, eta segurtasun neurriak betetzea ere funtsezkoa da".
Ildo horretatik, azaldu dute arakatzaileak egunero ari direla lanean kasu berriak hauteman, aztertu, eta pertsona horien kontaktuak isolatzea izanik helburua. "Denon ardura da birusaren transmisioa eten eta intzidentzia-tasa 50etik behera kokatzen saiatzea", zehaztu dute.