Aste Santuan eta San Jose zubian erkidegoak itxita egotea adostu dute Lurralde Arteko Osasun Batzordean

Jone Olabarria 2021ko mar. 10a, 21:35

Espainiako Osasun Ministerioak eta erkidegoetako ordezkariek Lurraldeen arteko Osasun Batzordearen baitan egindako bileran adostu dute. Zehaztu dutenez, erkidegoek neurri murriztaile gehiago hartzeko aukera izango dute, pandemiaren egoeraren arabera.

San Joseko zubian, martxoaren 17tik 21era, eta Aste Santuan, martxoaren 26tik apirilaren 9ra, ezin izango da autonomia erkidego batetik bestera igaro. Hala adostu dute gaur arratsaldean egindako bileran. Mugikortasunaz gain, bestelako neurri batzuk ere zehaztu dituzte; etxeratze-agindua beranduenez 23:00etan ezarri beharko dute eta eremu publikoan 4 eta 6 pertsona artean elkartu ahalko dira, gehienez. Eremu pribatuan bizikideak soilik bildu ahalko dira.

Erkidegoen esku

Hala ere neurriak zorrozteko edo malgutzeko aukera autonomien esku laga dute. Gogoratu EAEk gaurko bileran finkatutakoan baino neurri zorrotzagoak dituela, gaur gaurkoz, indarrean. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi dute hori izan dela neurriok onartzeko arrazoia: "Aurreikusitakoak baino neurri murriztaile zorrotzagoak ezarri ditugun erkidegoetan gure esku egongo da neurri horiek arintzea edo ez erabakitzea".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak