Osakidetzaren webgunean, gaur hasi eta asteleheneraino, aukera dago txertoa hartzeko hitzordua eskatzeko; betiere, hezkuntza arloko langilea izanez gero, 55 urtetik behera edukiz gero eta sei hilabetetan koronabirusa igaro ez bada. Hezkuntza arloko langileak dira Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, jantokiko, sukaldeko, atezaintzako, administrazioko, garraio eta garbiketa arloko langileak.
Gaur 11.600 hitzordu egin ditu Osakidetzak, eta horietatik 1.717 langile gaur bertan txertatu dituzte.
Hitzordua eskatzeko, esteka
Osakidetzak SMS bidez hezkuntza-langileei bidali dien estekaren bitartez eskatzen dira txandak. Nolanahi ere, mezurik jaso ez bada, zuzenean sar daiteke aurretiko-zita zerbitzuan, Osakidetzaren web-orriaren eta aplikazioaren bidez.