Gipuzkoako 30 foru suhiltzailek jaso dute txertoa gaur, eta beste horrenbestek jasoko dute bihar eta etzi. Eider Mendoza Gobernantza foru diputatuak azaldu duenez, guztira, 55 urtetik beherako 147 suhiltzailek jasoko dute txertoaren lehen dosia egun hauetan.
Aldundiari dagokionean, gaur gaurkoz, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileek eta langileek jaso dute txertoa, eta momentu hauetan eguneko zentroetan eta desgaitasun egoeran dauden pertsonen zentroetan ere ari dira txertaketa egiten.